Zertzeladak
Burutazioak

Ongi etorria izan nire blogera

Hasiera

Hau naiz ni

Egutegia
<<   September 2021    
SMTWTFS
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
Eman izena
Egin harpidetza blogean

Kategoriak
Main (1)
Blogak (5)
Durangoko liburu azoka (2)
Euskal Idazleak (18)
Euskara (12)
Hitzak (3)
Hizkuntza (1)
Informatika (2)
Irakurtzekoak (3)
Orokorrak (2)
Artxibategia
February 2006 (1)
January 2006 (12)
December 2005 (11)
November 2005 (10)
October 2005 (10)
July 2005 (5)
Sindikatzea
Artikuluak
Iruzkinak
Loturak
Estitxu Elduaien
Euskaltegia
HABE
Julen Gabiria
Markos Zapiain
Natxo de la Fuente
Paco Muñoz
Patxitrapero
Sustatu
 

Liburuen laginak

Garestiak omen dira gaur egun liburuak. Eta hori estakuru, askok ez du irakurtzen. Garestiagoak omen dira San Mames zelaian futbola deitzen duten zerbait ikusteko sarrerak baina... Hemen dituzu zenbait libururen laginak. Ez duzu honen bidez liburu osoa irakurri ahal izango, baina hasteko bide ona izan daiteke. On dagizula!

Argitaratzailea txelis January 13th, 2006, 21:39 Iruzkinak12 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Nork esan du kakak ez duela ederrik sortzen?

Garko BERRIAn Aurelia Arkotxak idatzitakoak arreta piztu dit. Begiak altxatu gabe irakurri dut hasi eta bukatu arte. Irakur ezazu zuk ere, nahi izanez gero, hemen eta gero esaidazu gustatu zaizun ala ez.

Argitaratzailea txelis January 13th, 2006, 20:28 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Zer erein, hura bildu

Gogoan izateko modukoa iruditu zait gaurko BERRIAn Xabier Kintanak idatzitako artikulua. Irakurketa pausatua eta luzea eskatzen duena.

Argitaratzailea txelis January 11th, 2006, 18:12 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Euskaldun traketsen euskara traketsa

Gaurko Garan Gotzon Garatek idazten du. Testu interesgarria. Berak aipatzen duen Axularrena ekarriko dut hona. «Baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu, nola egin baita latinez, frantsesez, edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak». Osorik irakurri nahi izanez gero, sakatu hemen.

Argitaratzailea txelis December 29th, 2005, 12:22 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Barakaldoko Udal Euskaltegiaren bloga

Gaur Natxo Gilleni esker Barakaldoko Udal Euskaltegiaren bloga ezagutu dut. Sartu bezain laster ikusten den lehen gauza: oso txukuna eta erakargarria. Gero, astiroago aztertuta, erakargarria eta txukuna. Bikaina lana!

Argitaratzailea txelis December 28th, 2005, 20:54 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Koldo Izagirreren liburua dela eta

Gaurko Berrian Koldo Izagirreren azken liburua, "Sua nahi, Mr. Churchill?", dela eta, Jose Luis Otamendiren eskutitza agertzen da.

Argitaratzailea txelis December 28th, 2005, 8:32 Iruzkinak12 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Lurdes Iriondo gogoan

Gaurko egunkariek Lurdesen heriotzaren berri ematen digute. Batzuek baino ez (Gara eta Berria). Argi dago zein den egunkari progresista batzuen interesa eta ardura euskalduna.

Argitaratzailea txelis December 28th, 2005, 8:19 Iruzkinak14 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Lurdes Iriondo zendu da

Ez dut (ezin izango dut) bestek blogeratu ez duenik nik egingo, baina ezin ezer jarri gabe geratu. Lurdesen nondik norakoak ezagutu nahi dituenak badu zer irakurri (hemen, hemen, hemen, hemenhemen, ...  ) eta entzun (hemen, hemen, hemen, hemen, hemen, ..., )

Argitaratzailea txelis December 27th, 2005, 21:08 Iruzkinak10 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Koldo Izagirreren liburu berria

Ipuin liburua da Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?. Hamazazpi kontakizunez osatutako liburua. Badira urte batzuk narrazio edo eleberririk argitaratzen ez duela, baina estilo eta gai aldetik ezagun du harenak direla ipuinok. (Osorik irakurtzeko)

Argitaratzailea txelis December 27th, 2005, 20:49 Iruzkinak16 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Ke bonito es Euzkadi!

Gaur "Euzkera, bai" dioen  testua irakurri dudanean, nahiz eta ez egon nire hizkuntzan, pentsatu dut interesgarria izango dela nire bitakora kaieran jarri eta gordetzea. Ea besteoi zer iruditzen zaizuen. (Jakina, ezin izan dut biraorik edo hitz itsusirik bota, halakoa irakurri eta gero. Nire hizkuntzak ez dit horretarako aukerarik ematen).

Argitaratzailea txelis December 27th, 2005, 12:47 Iruzkinak15 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

 

 

Bloga hemen dago jarrita: ZoomBlog.com