|
 Ongi etorria izan nire blogera
 |
 |
Egutegia
| <<
August 2008
|
| S | M | T | W | T | F | S |
| |
|
|
|
|
1 | 2 |
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | | | | | | |
|
|
|  |
|
|
|
 |
|
Euskara
Iraupen eskiko euskarazko ikastaroa
|
Bilboko Lizardi Mintza Taldeak eta Berbaizu euskara taldeak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du. Euskaraz emango dira eskolak. Otsailaren 24tik 26ra izango da ikastaroa; Belagoan. Irteera hilaren 24an izango da, 20:00etan. Hiru maila izango dira: hatapena, hobekuntza eta trebakuntza. Prezioa: 90 euro. Izena emateko epea: Otsailaren 13a. Informazio gehiago: http://www.lizardimt.com
|
Argitaratzailea txelis January 27th, 2006, 16:22
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Euskaldun traketsen euskara traketsa
|
Gaurko Garan Gotzon Garatek idazten du. Testu interesgarria. Berak aipatzen duen Axularrena ekarriko dut hona. «Baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu, nola egin baita latinez, frantsesez, edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak». Osorik irakurri nahi izanez gero, sakatu hemen.
|
Argitaratzailea txelis December 29th, 2005, 12:22
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Ke bonito es Euzkadi!
|
Gaur "Euzkera, bai" dioen testua irakurri dudanean, nahiz eta ez egon nire hizkuntzan, pentsatu dut interesgarria izango dela nire bitakora kaieran jarri eta gordetzea. Ea besteoi zer iruditzen zaizuen. (Jakina, ezin izan dut biraorik edo hitz itsusirik bota, halakoa irakurri eta gero. Nire hizkuntzak ez dit horretarako aukerarik ematen).
|
Argitaratzailea txelis December 27th, 2005, 12:47
Iruzkinak2
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Ume euskaldunen guraso erdaldunak euskaltegian.
|
Euskaltegian, beste hainbat zereginen artean, gurasoek (amek) osatzen duten talde batean ematen ditut klaseak. Ez da lan erraza. Ezin (edo ez behar) mugatu ohiko taldeetan egiten den lanera. Ezer baino gehiago kontuan hartu behar gero guraso horiek beren seme-alabekin izango direla. Seme-alabak euskaldunak direla edo euskaraz eskolatuak behintzat. Gurasoek euskara aldetik ezer ez edo gutxi. Zertan lagungu guraso horiei gero beraiek euskaraz ikasten ari diren seme-alabekin lan egiten dezaten euskaraz? Etxea heldu eta Argiaren azken alea. Kike Amonarrizen idatzitako testua bertan. Benetan lagungarria. Edo zer pentsaturik ematen duena behintzat.
|
Argitaratzailea txelis November 12th, 2005, 20:00
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Ezina ekinez egina
|
Berriro ere hemen dugu Koldo Zuazu euskara batua eta euskalkiekiko bere kezka eta ikerketekin. "Euskara batua. Ezina ekinez egina" liburua plazaratu du Elkar argitaletxean. Zuazok euskara batuaren historiari errepasoa egiten dio, XVI. mendetik hona, eta gaur egungo egoeraren diagnostikoa egiten du. Seguruenik emango du zer esanik honako liburu honek eta gunetxo bat zabaldu diot nerue web orrian, bai liburaren eta bai Koldoren albiste eta erreferentziak jasotzeko.
|
Argitaratzailea txelis November 5th, 2005, 20:05
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Hiztegiarekin jolasean.
|
Gaurko sarekadan harrapatu dudana gehiago da neska-mutil gaztetxoei zuzendutakoa. Plentziako Barnetegian ume gaztetxoekin burutzeko jolasak dira. Baina horietako batzuk euskal hiztegiarekin dute zer ikusia (sinonimoak, atsotitzak, ...) eta agian baten batek bere horretan edo moldaturik topatuko dio erabilera euskaltegietako taldeetarako. Norbaitek baldin badu esatekorik edo ideiarik honen inguruan ongi etorria izango da.
|
Argitaratzailea txelis October 28th, 2005, 21:27
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
|
|
 |
|
|
|
|