Zertzeladak
Burutazioak

Ongi etorria izan nire blogera

Hasiera

Hau naiz ni

Egutegia
<<   September 2021    
SMTWTFS
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
Eman izena
Egin harpidetza blogean

Kategoriak
Main (1)
Blogak (5)
Durangoko liburu azoka (2)
Euskal Idazleak (18)
Euskara (12)
Hitzak (3)
Hizkuntza (1)
Informatika (2)
Irakurtzekoak (3)
Orokorrak (2)
Artxibategia
February 2006 (1)
January 2006 (12)
December 2005 (11)
November 2005 (10)
October 2005 (10)
July 2005 (5)
Sindikatzea
Artikuluak
Iruzkinak
Loturak
Estitxu Elduaien
Euskaltegia
HABE
Julen Gabiria
Markos Zapiain
Natxo de la Fuente
Paco Muņoz
Patxitrapero
Sustatu
 

Blogak


Maite Goņi mintzo

Euskara eta literatura irakasteko ez dira beti apunteak eta liburuak behar, ez eta irakaslearen azalpen amaigabeak. Horretaz gehiago jakin nahi baduzu irakur Maite Goņiri egindako elkarrizketa.

Argitaratzailea txelis January 28th, 2006, 18:17 Iruzkinak16 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Euskara ikasteko bloga

Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko euskara irakasle eta ikasleek sareatu duten blogean hainbat eta hainbat baliabide eskaintzen da euskararen irakaskuntzaren inguruan.

Argitaratzailea txelis January 27th, 2006, 12:56 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Galdakaoko udal euskaltegiak ere bloga

Galdakaoko Udal Euskaltegiak ere bere bloga ireki du atzea ez geratzeko. Oraingoz hasi berriak dira eta ez dute gauza askorik baina izango dituzte, nola ez.

Argitaratzailea txelis January 19th, 2006, 17:57 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Barakaldoko Udal Euskaltegiaren bloga

Gaur Natxo Gilleni esker Barakaldoko Udal Euskaltegiaren bloga ezagutu dut. Sartu bezain laster ikusten den lehen gauza: oso txukuna eta erakargarria. Gero, astiroago aztertuta, erakargarria eta txukuna. Bikaina lana!

Argitaratzailea txelis December 28th, 2005, 20:54 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Ikasle blogariak

Honako hau Berria egunkarian aurkitu dut urriaren 29ko alean. Agertzen den moduan eskaintzen dizuet:

"Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek blog sorta ederra sortu dute, bakoitzak gustuko duen gaia jorratzeko.

Teknologia berriak gero eta txertatuagoak daude ikastetxeetan. Gero eta ikasgela gehiagotan dago ordenagailuren bat; hala, askok uzten dituzte arkatza eta papera albo batera eta aukeratzen dute ordenagailua lan egiteko. Horixe da Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleen kasua.

Jakintza ikastolan irakasgaiak ez dituzte ohiko metodoarekin jorratzen, ez, blogak erabiltzea erabaki du irakasle talde batek. Hala, aurtengo ikasturtean ikasle bakoitzak gustuko gaia hartu, eta bere bloga sortu du. Gaiaren inguruko informazioa bildu eta argitaratzea ikaslearen ardura izango da. Landu, gainera, askotariko gaiak lantzen dituzte: kirola, moda, xakea, umorea, haurren gaiak...

Gogor lan egin ostean sarean zintzilikatu dituzte euren artelanak Jakintza ikastolako ikasleek.

Izazkunek eta Nereak, esaterako, haurren mundua hartu dute gaitzat Txiki eroak blogean, http://txikitxokoa.blogsome.com,  da helbidea. Ikastolako  eskolaurreko ikasleen ekintzak, elkarrizketak eta haurrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bilduko dutela diote egileek.

Anderrek, berriz, umoreari eskaini nahi dio bere bloga. http://eroak.blogsome.com helbidean. Argazki xelebreak eta txisteak  ikusi eta irakurri ahal izango dituzu.

Taldeko parrandazale handienak festaz festa ibiliko dira http://jundaetorri.blogsome.com leihoan.

Nagorek eta Leirek modaren azkeneko nobedadeak jasoko dituzte http://allwear.blogsome.com blogean. Eta Zure txokoan atarian kulturarekin zerikusia duten gaiak jasoko dituzte; http://zuretxokoa.blogsome.com da helbidea.

Ikasleen gairik gogokoena, baina, kirola dela argi geratu da. Orotara, kirolaz mintzo diren hiru atari sortu dituzte: http://xake.blogsome.com (xakeari buruzkoa), http://ordiziake.blogsome.com  (Ordiziako kirol elkarteari buruz) eta http://kirol.blogsome.com (kirolari buruz oro har, baina Realari buruz nagusiki)."

Argitaratzailea txelis October 30th, 2005, 19:08 Iruzkinak23 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

 

 

Bloga hemen dago jarrita: ZoomBlog.com