|
 Ongi etorria izan nire blogera
 |
 |
Egutegia
| <<
August 2008
|
| S | M | T | W | T | F | S |
| |
|
|
|
|
1 | 2 |
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | | | | | | |
|
|
|  |
|
|
|
 |
|
Euskal Idazleak
Lurdes Iriondo zendu da
|
Ez dut (ezin izango dut) bestek blogeratu ez duenik nik egingo, baina ezin ezer jarri gabe geratu. Lurdesen nondik norakoak ezagutu nahi dituenak badu zer irakurri (hemen, hemen, hemen, hemen, hemen, ... ) eta entzun (hemen, hemen, hemen, hemen, hemen, ..., )
|
Argitaratzailea txelis December 27th, 2005, 21:08
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Sarri gure artean, berriro.
|
Gaur goizean Berria zabaldu eta seigarren orrialderaheldu naizenean, momentu batez Durangora joan behar izango nuela pentsatu dut. Liburu Azokara. Izan ere Sarrionandiaren izenaren ondoan testu idatzia ikusi dut, eta azken urteotan ohitura dugu Sarri berdin Durango. Baina oraingoan ez. Oraingoan labunbat arrunt bateko Berriaren alean. Agian gauzak normalizatzen ari dira.
|
Argitaratzailea txelis November 12th, 2005, 19:47
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Juan Kruz Igerabidek nobela kaleratu
|
Alberdania argitaletxearen eskutik, helduentzako lehen eleberria kaleratuko du datorren astean Juan Kruz Igerabidek. Franco hil osteko Euskal Herrian kokatuta, garai hartako giro politiko goria isaltzen duen lana. Hona liburuaren aurrerapena.
|
Argitaratzailea txelis October 23rd, 2005, 20:19
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Pako berriro ere plazara
|
Hemen dugu berriro ere Pako Aristi bere gauzatxo ederrekin. Oraingo honetan laster kaleratuko den liburua, ipuin eta apunte laburrez osatutakoa. Erein argitaletxeak kaleratuko du. Itxaroten dugun bitartean atzoko BERRIAn eta gaurko GARAn gozatzen hasteko testu txiki batzuk. Bat baino gehiago izango da Urrestilako organoa jotzen duen bitartean bururatutakoa.
Pako Aristiren lana hobeto ezagutu nahi duenak, begira dezala nire "Altxorraren ehizak" karpetan.
|
Argitaratzailea txelis October 17th, 2005, 20:19
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Harkaitz Canoren "Belarraren ahoa"
|
Harkaitz Canoren "Belarraren ahoa" liburuaz jakin nuen duela gutxi eta gaur ikasleei proposatu irakur dezaten. Gaia irakurtzera bultzatzen duen horietakoa da. Harkaitz Cano eta liburu honetaz gehiago jakin nahi duenarentzat Interneten bilatze lanean aritu naiz eta honelako hauek topatu ditut. "BIZKAIe!" aldizkarian Arkaitzi egindako elkarrizketa bat liburu honen inguruan. "Irutxuloko hitza"n beste erreportaia bat. "Euskararen Donostia" kokagunean ere bada zer ezaguturik. "Erein" argitaletxearena ere hor dago begiratzeko. "Zubitegia.armiarma.com" ez ahaztu! "Piano Gainean Gosaltzen" lana dela eta egindako iruzkinak ere hor dituzu. Bikaina "larramendi.org" orrian topatutakoa.
Eta bere zerbait irakurri nahi izanez gero Interneten, bada aukerarik: "Ogiaren konkista" eta bere olerkiak irakurtzeko tartetxoa hartuta. "Neguko zirkua" liburua osorik irakurri nahi baduzu ezertxo ere ordaindu gabe, ez galdu aukera. Administrazioko langile sutsua baldin bazara egin irrifar txiki batzuk honako hau irakurriz.
Bere argazkiak ikusi baino ez duzula nahi, bada begira: bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hamaika ...
Nahikoa ezta? Zerbait gehiago nahi duenak, badaki: www.google.es "Harkaitz Cano.
Eta... horri hauek atontzen nituen bitartean jakin dut Euskadi saria eman diotela lan honengatik. Ez da falta izan zer irakurri hori dela eta: Berria egunkarian, Garan... eta egunotan argitaratuko direnak.
|
Argitaratzailea txelis October 11th, 2005, 20:43
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Idazleen ohiturak eta maniak
|
Euskara ikasten ari den ikasle batentzat ez dago gauza gogaigarriagorik idazlan bat egitea baino. Idazlana egiko folio zuri baten aurrean jartzea zigorra da berarentzat. Aldapan gora egiten zaio halako eginbeharra. Pentsatzen du idaztea ez dela berea. Idaztea idazleen gauza dela. Eta idazleak aparteko arraza direla. Horretarako jaio diren gizaki bitxiak. Baina idazleek ere folio zuri baten aurrean izaten dituzte beren ohiturak eta maniak. Edozein pertsonak bezalaxe. Euskara ikasten ari den edozein ikaslek bezalaxe. Bestela irakurri ARGIA aldizkariak argitaratutako artikulua idazleen ohiturak eta maniak direla eta.
|
Argitaratzailea txelis October 8th, 2005, 20:27
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Kutsidazu bidea Ixabel.
|
Beharbada barre gehien eragin digun liburua izan zen lehenaldiz irakurri genuenean. Zenbat une eder pasatu ditugu liburuxka hori irakurriz? Auskalo! Bada, orain filmean ikusteko aukera izango dugu. Pantailara eramateko lanei ekin baitiete. Dena jakin nahi baduzu, irakurri gaurko Gara eta Berria egunkarietako albisteak.
|
Argitaratzailea txelis July 15th, 2005, 22:08
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
|
|
 |
|
|
|
|