Ume euskaldunen guraso erdaldunak euskaltegian.
Euskaltegian, beste hainbat zereginen artean, gurasoek (amek) osatzen duten talde batean ematen ditut klaseak. Ez da lan erraza. Ezin (edo ez behar) mugatu ohiko taldeetan egiten den lanera. Ezer baino gehiago kontuan hartu behar gero guraso horiek beren seme-alabekin izango direla. Seme-alabak euskaldunak direla edo euskaraz eskolatuak behintzat. Gurasoek euskara aldetik ezer ez edo gutxi. Zertan lagungu guraso horiei gero beraiek euskaraz ikasten ari diren seme-alabekin lan egiten dezaten euskaraz? Etxea heldu eta Argiaren azken alea. Kike Amonarrizen idatzitako testua bertan. Benetan lagungarria. Edo zer pentsaturik ematen duena behintzat.
|
Argitaratzailea txelis November 12th, 2005, 20:00
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|