Zertzeladak
Burutazioak

Ongi etorria izan nire blogera

Hasiera

Hau naiz ni

Egutegia
<<   October 2005  >>
SMTWTFS
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31      
Eman izena
Egin harpidetza blogean

Kategoriak
Main (1)
Blogak (5)
Durangoko liburu azoka (2)
Euskal Idazleak (18)
Euskara (12)
Hitzak (3)
Hizkuntza (1)
Informatika (2)
Irakurtzekoak (3)
Orokorrak (2)
Artxibategia
February 2006 (1)
January 2006 (12)
December 2005 (11)
November 2005 (10)
October 2005 (10)
July 2005 (5)
Sindikatzea
Artikuluak
Iruzkinak
Loturak
Estitxu Elduaien
Euskaltegia
HABE
Julen Gabiria
Markos Zapiain
Natxo de la Fuente
Paco Muņoz
Patxitrapero
Sustatu
 

October 2005


Ikasle blogariak

Honako hau Berria egunkarian aurkitu dut urriaren 29ko alean. Agertzen den moduan eskaintzen dizuet:

"Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek blog sorta ederra sortu dute, bakoitzak gustuko duen gaia jorratzeko.

Teknologia berriak gero eta txertatuagoak daude ikastetxeetan. Gero eta ikasgela gehiagotan dago ordenagailuren bat; hala, askok uzten dituzte arkatza eta papera albo batera eta aukeratzen dute ordenagailua lan egiteko. Horixe da Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleen kasua.

Jakintza ikastolan irakasgaiak ez dituzte ohiko metodoarekin jorratzen, ez, blogak erabiltzea erabaki du irakasle talde batek. Hala, aurtengo ikasturtean ikasle bakoitzak gustuko gaia hartu, eta bere bloga sortu du. Gaiaren inguruko informazioa bildu eta argitaratzea ikaslearen ardura izango da. Landu, gainera, askotariko gaiak lantzen dituzte: kirola, moda, xakea, umorea, haurren gaiak...

Gogor lan egin ostean sarean zintzilikatu dituzte euren artelanak Jakintza ikastolako ikasleek.

Izazkunek eta Nereak, esaterako, haurren mundua hartu dute gaitzat Txiki eroak blogean, http://txikitxokoa.blogsome.com,  da helbidea. Ikastolako  eskolaurreko ikasleen ekintzak, elkarrizketak eta haurrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bilduko dutela diote egileek.

Anderrek, berriz, umoreari eskaini nahi dio bere bloga. http://eroak.blogsome.com helbidean. Argazki xelebreak eta txisteak  ikusi eta irakurri ahal izango dituzu.

Taldeko parrandazale handienak festaz festa ibiliko dira http://jundaetorri.blogsome.com leihoan.

Nagorek eta Leirek modaren azkeneko nobedadeak jasoko dituzte http://allwear.blogsome.com blogean. Eta Zure txokoan atarian kulturarekin zerikusia duten gaiak jasoko dituzte; http://zuretxokoa.blogsome.com da helbidea.

Ikasleen gairik gogokoena, baina, kirola dela argi geratu da. Orotara, kirolaz mintzo diren hiru atari sortu dituzte: http://xake.blogsome.com (xakeari buruzkoa), http://ordiziake.blogsome.com  (Ordiziako kirol elkarteari buruz) eta http://kirol.blogsome.com (kirolari buruz oro har, baina Realari buruz nagusiki)."

Argitaratzailea txelis October 30th, 2005, 19:08 Iruzkinak23 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Hiztegiarekin jolasean.

Gaurko sarekadan harrapatu dudana gehiago da neska-mutil gaztetxoei zuzendutakoa. Plentziako Barnetegian ume gaztetxoekin burutzeko jolasak dira. Baina horietako batzuk euskal hiztegiarekin dute zer ikusia (sinonimoak, atsotitzak, ...) eta agian baten batek bere horretan edo moldaturik topatuko dio erabilera euskaltegietako taldeetarako. Norbaitek baldin badu esatekorik edo ideiarik honen inguruan ongi etorria izango da.

Argitaratzailea txelis October 28th, 2005, 21:27 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Juan Kruz Igerabidek nobela kaleratu

Alberdania argitaletxearen eskutik, helduentzako lehen eleberria kaleratuko du datorren astean Juan Kruz Igerabidek. Franco hil osteko Euskal Herrian kokatuta, garai hartako giro politiko goria isaltzen duen lana. Hona liburuaren aurrerapena.

Argitaratzailea txelis October 23rd, 2005, 20:19 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Kalean da Pako Aristiren "Note Book"

Gaur bi egunkaritan, BERRIAn eta GARAn, irakurri ahal izan dut Pako Aristiren azken liburua, "Note Book" kalean dela.

Argitaratzailea txelis October 19th, 2005, 21:22 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Gero eta gehiago gara

BERRIA egunkarian gaurtik aurrera aukera dugu hainbat eta hainbaten blogak irakurtzeko. Bilduma ederra eta euskaraz eginak. Zaila izango da guztietara erne izatea baina irakaskuntza arlokoei zin dagiet erreparatuko diedala. Besteak alboratu gabe, jakina!!

Argitaratzailea txelis October 17th, 2005, 20:36 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Pako berriro ere plazara

Hemen dugu berriro ere Pako Aristi bere gauzatxo ederrekin. Oraingo honetan laster kaleratuko den liburua, ipuin eta apunte laburrez osatutakoa. Erein argitaletxeak kaleratuko du. Itxaroten dugun bitartean atzoko BERRIAn eta gaurko GARAn gozatzen hasteko testu txiki batzuk. Bat baino gehiago izango da Urrestilako organoa jotzen duen bitartean bururatutakoa.

Pako Aristiren lana hobeto ezagutu nahi duenak, begira dezala nire "Altxorraren ehizak" karpetan.

Argitaratzailea txelis October 17th, 2005, 20:19 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Harkaitz Canoren "Belarraren ahoa"

Harkaitz Canoren "Belarraren ahoa" liburuaz jakin nuen duela gutxi eta gaur ikasleei proposatu irakur dezaten. Gaia irakurtzera bultzatzen duen horietakoa da. Harkaitz Cano eta liburu honetaz gehiago jakin nahi duenarentzat Interneten bilatze lanean aritu naiz eta honelako hauek topatu ditut. "BIZKAIe!" aldizkarian Arkaitzi egindako elkarrizketa bat liburu honen inguruan. "Irutxuloko hitza"n beste erreportaia bat. "Euskararen Donostia" kokagunean ere bada zer ezaguturik. "Erein" argitaletxearena ere hor dago begiratzeko. "Zubitegia.armiarma.com" ez ahaztu! "Piano Gainean Gosaltzen" lana dela eta egindako iruzkinak ere hor dituzu. Bikaina "larramendi.org" orrian topatutakoa.

Eta bere zerbait irakurri nahi izanez gero Interneten, bada aukerarik: "Ogiaren konkista" eta bere olerkiak irakurtzeko tartetxoa hartuta. "Neguko zirkua" liburua osorik irakurri nahi baduzu ezertxo ere ordaindu gabe, ez galdu aukera. Administrazioko langile sutsua baldin bazara egin irrifar txiki batzuk honako hau  irakurriz.

Bere argazkiak ikusi baino ez duzula nahi, bada begira: bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hamaika ...

Nahikoa ezta? Zerbait gehiago nahi duenak, badaki: www.google.es "Harkaitz Cano.

   Eta...   horri hauek atontzen nituen bitartean jakin dut Euskadi saria eman diotela lan honengatik. Ez da falta izan zer irakurri hori dela eta: Berria egunkarian, Garan... eta egunotan argitaratuko direnak.

Argitaratzailea txelis October 11th, 2005, 20:43 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Idazleen ohiturak eta maniak

Euskara ikasten ari den ikasle batentzat ez dago gauza gogaigarriagorik idazlan bat egitea baino. Idazlana egiko folio zuri baten aurrean jartzea zigorra da berarentzat. Aldapan gora egiten zaio halako eginbeharra. Pentsatzen du idaztea ez dela berea. Idaztea idazleen gauza dela. Eta idazleak aparteko arraza direla. Horretarako jaio diren gizaki bitxiak. Baina idazleek ere folio zuri baten aurrean izaten dituzte beren ohiturak eta maniak. Edozein pertsonak bezalaxe. Euskara ikasten ari den edozein ikaslek bezalaxe. Bestela irakurri ARGIA aldizkariak argitaratutako artikulua idazleen ohiturak eta maniak direla eta.

Argitaratzailea txelis October 8th, 2005, 20:27 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Hizkuntzen amarauna

Interneten galduta nenbilela honelako txosten hau topatu dut. Badira beste batzuk ere arazotxoak eta arazotzarrak dituztenak.

Argitaratzailea txelis October 1st, 2005, 22:46 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

Anormalak

Beste behin ere bikain Lertxundi. Gustatu zait gaur BERRIAn idatzi duena. Modu asko daude pertsonak anormalak garela esateko baina agian oso gutxi hain finak. 

Argitaratzailea txelis October 1st, 2005, 22:28 | Iruzkina egin | Erreferentziak (0)

 

 

Bloga hemen dago jarrita: ZoomBlog.com