|
 Ongi etorria izan nire blogera
|
|
 |
January 2006
Maite Goņi mintzo
Euskara eta literatura irakasteko ez dira beti apunteak eta liburuak behar, ez eta irakaslearen azalpen amaigabeak. Horretaz gehiago jakin nahi baduzu irakur Maite Goņiri egindako elkarrizketa.
|
Argitaratzailea txelis January 28th, 2006, 18:17
Iruzkinak16
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Iraupen eskiko euskarazko ikastaroa
Bilboko Lizardi Mintza Taldeak eta Berbaizu euskara taldeak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du. Euskaraz emango dira eskolak. Otsailaren 24tik 26ra izango da ikastaroa; Belagoan. Irteera hilaren 24an izango da, 20:00etan. Hiru maila izango dira: hatapena, hobekuntza eta trebakuntza. Prezioa: 90 euro. Izena emateko epea: Otsailaren 13a. Informazio gehiago: http://www.lizardimt.com
|
Argitaratzailea txelis January 27th, 2006, 16:22
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Ados gaitxink!!
Patxitraperoren blogean irakurri dut albistea gaur. Utopiak (I). Gustatu zait eta gustora irakurri dut. Oso egokia ostiral arratsalde baterako. Are gehiago elur malutak erortzen ari badira. Bildu bestelako maluak eta ekin! Zuek zer deritzozue?
|
Argitaratzailea txelis January 27th, 2006, 13:12
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Euskara ikasteko bloga
Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko euskara irakasle eta ikasleek sareatu duten blogean hainbat eta hainbat baliabide eskaintzen da euskararen irakaskuntzaren inguruan.
|
Argitaratzailea txelis January 27th, 2006, 12:56
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Nafarroako EGA azterketak
Duela gutxi jarri ditu Nafarroako Gobernuak sarean Nafarroan azken urteetan (2003-2004) egin diren EGA azterketak. Hemen dituzu beste urteetakoekin batera.
|
Argitaratzailea txelis January 27th, 2006, 12:50
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Galdakaoko udal euskaltegiak ere bloga
Galdakaoko Udal Euskaltegiak ere bere bloga ireki du atzea ez geratzeko. Oraingoz hasi berriak dira eta ez dute gauza askorik baina izango dituzte, nola ez.
|
Argitaratzailea txelis January 19th, 2006, 17:57
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Panfleto antipedagógico
Panfleto luze eta eder hau Francisco Muņoz irakaslearen bidez ezagutu nuen. Ezagutu nuenetik, testua, gustatu zait. Hausnarketa luzeetarako parada ematen du. Ea zer iruditzen zaizuen.
|
Argitaratzailea txelis January 15th, 2006, 19:12
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Unai Elorriagarekin berbetan
BERRIA egunkariaren gaurko alean elkarrizketa luzea egin diote Unai Elorriagari. Idazle hau gustuko duenak, eta bere lanak irakurtzeko zaletasuna duenak, badu tartetxo baterako zeregina.
|
Argitaratzailea txelis January 15th, 2006, 19:07
Iruzkinak8
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Eskolak euskaldundu sokatik tiraka.
Eskolen lanaz eta eskoletan ematen den euskalduntze prozesuaz dihardute artikulu honetan Ibai Redondo eta Edurne Larraņak.
|
Argitaratzailea txelis January 14th, 2006, 21:29
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Liburuen laginak
Garestiak omen dira gaur egun liburuak. Eta hori estakuru, askok ez du irakurtzen. Garestiagoak omen dira San Mames zelaian futbola deitzen duten zerbait ikusteko sarrerak baina... Hemen dituzu zenbait libururen laginak. Ez duzu honen bidez liburu osoa irakurri ahal izango, baina hasteko bide ona izan daiteke. On dagizula!
|
Argitaratzailea txelis January 13th, 2006, 21:39
Iruzkinak12
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
Bestelako mezuak hemen: January 2006
|
|
 |
|
|
|