|
 Ongi etorria izan nire blogera
|
|
|
 |
|
November 2005
Ume euskaldunen guraso erdaldunak euskaltegian.
|
Euskaltegian, beste hainbat zereginen artean, gurasoek (amek) osatzen duten talde batean ematen ditut klaseak. Ez da lan erraza. Ezin (edo ez behar) mugatu ohiko taldeetan egiten den lanera. Ezer baino gehiago kontuan hartu behar gero guraso horiek beren seme-alabekin izango direla. Seme-alabak euskaldunak direla edo euskaraz eskolatuak behintzat. Gurasoek euskara aldetik ezer ez edo gutxi. Zertan lagungu guraso horiei gero beraiek euskaraz ikasten ari diren seme-alabekin lan egiten dezaten euskaraz? Etxea heldu eta Argiaren azken alea. Kike Amonarrizen idatzitako testua bertan. Benetan lagungarria. Edo zer pentsaturik ematen duena behintzat.
|
Argitaratzailea txelis November 12th, 2005, 20:00
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Sarri gure artean, berriro.
|
Gaur goizean Berria zabaldu eta seigarren orrialderaheldu naizenean, momentu batez Durangora joan behar izango nuela pentsatu dut. Liburu Azokara. Izan ere Sarrionandiaren izenaren ondoan testu idatzia ikusi dut, eta azken urteotan ohitura dugu Sarri berdin Durango. Baina oraingoan ez. Oraingoan labunbat arrunt bateko Berriaren alean. Agian gauzak normalizatzen ari dira.
|
Argitaratzailea txelis November 12th, 2005, 19:47
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Ezina ekinez egina
|
Berriro ere hemen dugu Koldo Zuazu euskara batua eta euskalkiekiko bere kezka eta ikerketekin. "Euskara batua. Ezina ekinez egina" liburua plazaratu du Elkar argitaletxean. Zuazok euskara batuaren historiari errepasoa egiten dio, XVI. mendetik hona, eta gaur egungo egoeraren diagnostikoa egiten du. Seguruenik emango du zer esanik honako liburu honek eta gunetxo bat zabaldu diot nerue web orrian, bai liburaren eta bai Koldoren albiste eta erreferentziak jasotzeko.
|
Argitaratzailea txelis November 5th, 2005, 20:05
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
Pakoren saregunetik
|

Pako irakasle izan dugunontzat beti da aberasgarri bere orriari noizean behin begirada bat botatzea. Beti ikasten da zerbait. Oraingo honetan banner-ak sortzeko ematen digun laguntza paregabea. Batez ere orriaren itxura ona gauzatzeko irudimen handiegierik ez dugonontzat. Honako hau bere aulablog-ean topatu dut, gaurko datarekin (2005/11/01)
|
Argitaratzailea txelis November 1st, 2005, 17:55
Iruzkinak1
| Iruzkina egin
| Erreferentziak (0)
|
|
|
 |
|
|
|
|