Harkaitz Canoren "Belarraren ahoa" liburuaz jakin nuen duela gutxi eta gaur ikasleei proposatu irakur dezaten. Gaia irakurtzera bultzatzen duen horietakoa da. Harkaitz Cano eta liburu honetaz gehiago jakin nahi duenarentzat Interneten bilatze lanean aritu naiz eta honelako hauek topatu ditut. "BIZKAIe!" aldizkarian Arkaitzi egindako elkarrizketa bat liburu honen inguruan. "Irutxuloko hitza"n beste erreportaia bat. "Euskararen Donostia" kokagunean ere bada zer ezaguturik. "Erein" argitaletxearena ere hor dago begiratzeko. "Zubitegia.armiarma.com" ez ahaztu! "Piano Gainean Gosaltzen" lana dela eta egindako iruzkinak ere hor dituzu. Bikaina "larramendi.org" orrian topatutakoa.
Eta bere zerbait irakurri nahi izanez gero Interneten, bada aukerarik: "Ogiaren konkista" eta bere olerkiak irakurtzeko tartetxoa hartuta. "Neguko zirkua" liburua osorik irakurri nahi baduzu ezertxo ere ordaindu gabe, ez galdu aukera. Administrazioko langile sutsua baldin bazara egin irrifar txiki batzuk honako hau irakurriz.
Bere argazkiak ikusi baino ez duzula nahi, bada begira: bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hamaika ...
Nahikoa ezta? Zerbait gehiago nahi duenak, badaki: www.google.es "Harkaitz Cano.
Eta... horri hauek atontzen nituen bitartean jakin dut Euskadi saria eman diotela lan honengatik. Ez da falta izan zer irakurri hori dela eta: Berria egunkarian, Garan... eta egunotan argitaratuko direnak.
|